‘Zaintza aringarriak pandemia denboran’ hitzaldia antolatu du San Felipe Elkarlaguntzak

0
53

Hitzaldia Iñaki Peña Bandres medikuak emango du martxoaren 9an Kulturaten. Adi, leku kopurua mugatua izango denez, izena aurrez eman behar da.

Iñaki Peña Bandres zaintza aringarrietan espezializatutako barne-medikua da Debagoieneko Ospitalean.

Hitzaldian leku-kopurua mugatua izango da, eta beraz izena eman behar da aurrez 943 77 30 22 telefono zenbakian, edo Grupo San Juaneko bulegoan, martxoaren 1etik 5era, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Ekitaldia martxoaren 9an (asteartea) izango da, arratsaldeko 18:00etan Kulturateko areto nagusian, San Felipe Elkarlaguntzak antolaturik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen