Asteburua ekitaldiz josita dator eta, hauen hartean, Jabetze Eskolen baitako ikastaroa antolatu da. Gaztelaniaz izango da eta 10:00etatik 11:30etara bihar hasita: “Ikastaro honen bidez gune bat eskaintzen dizugu geure burua zaintzeko eta goxatzeko”, adierazi dute.
Ariketen artean, arnasketa , meditazioa, luzaketak eta bestelakoak egingo dira Yoga eta ‘Feldenkrais’ teknikak erabiliz.