Zahartzaroaz eta zahartze prozesuaz jardungo du Mari Luz Esteban-ek

0
229

Argazkia: Mari Luz Esteban – Goienagusi.

Goienagusik antolatuta, Mari Luz Estebanek “Adineko emakumeak, zahartzaroa eta gorputza” hitzaldia eskainiko du. Hitzaldia, apirilaren 15ean, astelehena, Kulturaten izango da goizeko 10: 00etan.

Zahartzaroaz eta zahartze prozesuaz jardungo du. Hizlariak begirada adineko emakumeen gorputzean jarriko du batez ere,  zahartzaroaren ikuspegi idealizatutik urrun, baina, aldi berean, adin  tarte horretan gertatzen diren eraldaketen irakurketa negatibo edo  tragikoa ekidinez. Solasaldian zehar landuko dituen gaiak osasuna,  gorputz irudia, sexualitatea eta politika izango dira.

Mari Luz Esteban

Medikuntzan lizentziaduna eta Gizarte Antropologian doktorea. Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua. Famili Plangintzan mediku gisa lan egin zuen. Gaur egun, bada EHUko Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktorego Programako arduraduna eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldearen zuzendaria da. Lehenago, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko zuzendaria eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterreko arduraduna izan zen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen