Zaharberri eta euskaltegietako lagun ugari gustura aritu dira Mintzodromoan

0
629

Zaharberrik antolatuta, eta Euskaraldiaren baitan, ekimen honek euskaltegiekin eta mintzalagunekin batera eraman da aurrera, herrira zabalik.

30 lagun inguru gaurkotasun handiko gaiez mintzatu dira, euskaraz noski, Kulturateko areto nagusian, goizez nahiz arratsaldez:

Pandemiaren jatorria, sakelako mugikorra eta erosketa eredua izan dituzte hizpide adin ezberdineko lagunek.

Nere Zugasti arduradunak azaldu du “Mintzodromoa euskaraz hitz egiteko gune eroso eta lasai bat dela. Ekimen honen helburua da gure hizkuntza plazaratzea eta kaleratzea jendeari ikusgai jarriz”.

Hotz handiak ez du ekimena Seber Altuben egiten utzi, baina Kulturateko berotasunean egin da, eta Euskaraldiak aurrera jarraitzen du.

Euskaraldiaren egitarauak aurrera jarraitzen du

Arrasateko Euskaraldia Instagramen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen