Zahar-Berrik ikasturteko lehen ekintza antolatu du, euskaltegiekin batera. Gaur goizean Kulturateko areto nagusian Euskaraldiaren aurkezpenean izan dira. Antolakuntzatik azaldu dutenez ” Plazer bat izan da areto nagusia beteta ikustea! Garbi gelditu zaigu ariketa ez dela gaitasun kontua, jarrera eta konpromisoa kontua baizik!”
