Testua: Zahar-Berri.
Zapatuan Zahar-Berriko berbalagunak, AEK-ek gonbidatuta, Errigora proiektua gertutik ezagutzen egon ginen egun pasa Arronizen. Olibak jaso genituen, Biosasun instalazioetan olioa egiteko prozesua ezagutu eta dastatu genuen. Allo herria ezagutu eta bertan bazkaldu genuen, bertako produktu ekologikoekin gozatuz. Arratsaldean, Eusebio Gainzaren eskutik bertako museoa ezagutu genuen. Ederra Errigora proiektua gertutik ezagutzea, oso interesgarria izan da benetan. Eta a zer-nolako esfortzua egiten duten euskaraz bizitzeko! Miresgarria benetan!