Zahar-Berrik bere 25. urteurrena ospatuko du urriaren 20an eta 21ean

    0
    283

    Argazkia: MB artxiboa.

    Aurten Zahar-Berri egitasmoak 25 urte betetzen ditu. Urteurren borobil hau ospatzeko egitaraua berezia antolatu dute urriaren 20rako eta 21erako. “Mintzapraktika egitasmoan 25 urtetan parte hartu duten jende guztia gonbidatu nahi dugu.”

    Urriaren 20an, osteguna, Txoko-mintzodromoa-Tonbola jarriko dute Seber Altube plazan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara. Euria egingo balu Kulturatera aldatuko da lekua. Bestalde, urriaren 21ean, ostirala, 25. urteurreneko ospakizuna egingo dute. Seber Altube plazan izango da arratsaldeko 18:00etan. Sorpresak, antzerkia, luntxa,… izango dira. Oraingoan ere euria egingo balu lekua Kulturatera aldatuko da.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen