Aurten Zahar-Berri egitasmoak 25 urte betetzen ditu. Urteurren borobil hau ospatzeko egitaraua berezia antolatu dute. Gaur, asteazkena, goizeko 10:00etatik aurrera, Kulturateko areto nagusian Mintzodromoa egin dute. Mintzalagunak taldeka bildu dira euskaraz hainbat gairi buruz hitz egiteko. Bitartean txokolatea bizkotxoekin dastatzeko aukera izan dute. Arratsaldean, euskara praktikatzen jarraitzeaz gain, sariak irabazteko aukera izan dute jarri duten tonbolan.
Bestalde, bihar, ostirala, 25. urteurreneko ospakizuna egingo dute. Kulturateko areto nagusian izango da arratsaldeko 18:00etan. Sorpresak, antzerkia, luntxa,… izango dira.
