Zach Kirschbaum pibotak Mondragon Unibertsitatea taldea utzi du

0
979

Jokalari estatubatuarra etxera itzultzea erabaki du, 2018tik Ointxen jokatu ondoren.

Ointxe! klubak 2018ko udan fitxatu zuen Amerikako Estatu Batuetako morroskoa, eta ordutik Mondragon Unibertsitatean jokatu du.

Illinois-eko pibotak iazko udan klubarekin kontratua berritu zuen, printzipioz bi urterako, baina jokalariak oraintsu taldea uztea eta etxera itzultzea erabaki du.

Klub zuri-moreak Twitter bidez agur beroa eskaini dio euskaraz eta ingelesez: “Ondo bueltatu etxera, safe trip back home. Berriro elkar ikusiko gara, see you againa! Always your family”. Gainera, bere omenezko bideo bat egin du, eta bideoa ikusgai jarri du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen