Zaborrontzi horiaren iruzur nagusia [Testua: Piter Encinas eta Igor Urizar]

0
742

Ez da harritzekoa sentsibilitate ekologista dugun jendarte zibilak instituzio politikoak gero eta arrotzago sentitzea. Behin eta berriz ikusten dugu gure aktibismoak ez duela oihartzunik hauetan, egiten dizkiegun naturaren aldeko aldarrikapenak hitza eman eta argazkia atera ostean bertan behera gelditzen direla. Herritar bezala ere enganatuta sentitzen garela. Hondakinak indibidualki sailkatzen ikasi eta jardun dugu, baina ordezkari politikoengan ez dugu ikusten inongo borondate politiko edo konpromisorik.

Argazkiak: EH Bildu artxiboa, MB artxiboa.

Mahai gainean jarri behar dugu gainera ez dela nahikoa hondakinak jasotzeko sistema egoki bat edukitzea, jaso eta gero hondakinekin zer egiten den, nora eramaten diren eta nola tratatzen dituzten ere oso garrantzitsua da. Planta espezializatu batean birziklatzea, zabortegi baten edo erraustegi baten egitea ez da berdina. Denbora pasa ahala argi geratu da arduradun politikoek ez dituztela arlo honetan betebeharrak asetzen, berriz ere interes ekonomikoak lehenetsi dituzte ongizate ekologikoaren aurrean.

Honen adibide argi da Espainian estatuan Ecoembes enpresaren jarduna, Kudeaketa Sistema Integratuaren bitartez (3, 4 edo 5 zaborrontzi erabilita hondakinak jaso, eraman, bildu eta birziklatze prozesua kudeatzen dute)

ZER DA ECOEMBES ENPRESA?

Ecoembes enpresa pribatu bat da, ontziak ekoizten dituzten 12.000 enpresen artean sortutakoa da. Legeak ekoizten dituzte ontziak kudeatu eta birziklatzea behartzen ditu enpresa hauek eta lan hori egiteko Ecoembes enpresa sortu zuten, eta ontzien %100 kudeaketaren arduraduna da.

Teorikoki irabazi-asmorik gabeko enpresa da, baina hori ulertzea oso zaila da azken urteetan bere diru sarrera bost aldiz biderkatzea lortu duelako. Diru sarrera hori ez da eskuartekoa; adibidez 2018. urtean 578 milioikoa izan zen, eta diru hori 12.000 enpresa horiek ematen dute, bakoitzak ekoizten dituen ontzien arabera ordaintzen du.

Ecoembesek beraz ontzi motaren arabera birziklatzen du, ez ditu ekoizten diren ontzi guztiak birziklatzen, bere bazkide diren eta tasa ordaintzen dutenenak soilik. Horretarako ontzi guztiei erreferentzia-logo bat jartzen diete, “Punto Verde” izenez ezagutzen duguna (zirkulu batean bi gezirekin beste zirkulu bat eginez). Batzuek diote “ekonomia zirkularra” dela, enpresek haien ontziak birziklatuak izango direla esaten dutelako; ez diote garrantzirik ematen kutsatzaileak diren ala ez, edo erabilera bakarrekoak diren ala ez.

Ez dago gardentasunik, informazioa falta izugarria da. Ecoembesek aitortzen du Puntu Berdea duten ontzien artean %22a ez duela birziklatzen. Hau jakinda, logorik ez dutenen artean zein portzentajea ez du birziklatzen? Nahiz eta errentagarriak izan, zergatik bukatzen dituzte tona eta tona ontziek zabortegi edo erraustegi batean? Zergatik, datuak ez dira gardenagoak? Zergatik hondakinak sailkatzeko instalazioetan ez dituzte ontzi guztiak eramaten birziklatzeko?

LEGEA EZ DA BETETZEN

Legeak dio Ecoembes enpresak espainiar estatuko ontzien %100-az arduratu behar duela. Datuak gordinak dira, Greenpeacek 2020ko urriaren 21ean argitaratuko Julio Barea Luchenaren “Ecoembes miente” txostenak islatu duen bezala, zifra %25era ere ez da heltzen. Ecoembesek dio %78a birziklatzen duela. Norbait gezurretan dabil eta mugimendu ekologistari dagokigu enpresa pribatu eta instituzio publikoei (kasu honetan ere bata bestearen eskutik doaz) datu guztiak era garden batean plazaratzea.

Gustatuko litzaiguke jakitea Ecoembesek kontuak nola egiten dituen birziklapenaren portzentajeak %78 dela esateko. Susmoren bat badaukagu. Argi esan beharra dago zifrak ez direla benetakoak, baina argitzen saiatuko gara. Demagun enpresa ontzi sortzaileek 2.000.000 tona egiten dituztela, (bakarrik, logoak daukatenek); beraz, Ecoembesek 1.500.000 jasotzen badu horrek esan nahi du %75 kontabilizatuko duela, baina aldi berean puntu batzuk oso ilun gelditzen dira:

* Enpresen datuak ez dira publikoak; beraz, esan daiteke sekretu bat dela.

* 2.000.000 tona hauetan logo gabekoak ez daude sartuta; hortaz, datu horiek osatugabekoak dira; ondorioz, portzentajeak faltsuak dira.

* Jasotzea ez da birziklatzea; izan ere, oso nabarmena da tona ugari zabortegi eta erraustegietan amaitzen dutela.

* Puntu horrekin bukatzeko aipatu beharra dago kaleetan, lorategietan, eta itsasoetan alde batera uzten “ditugun” ontziak jasotzearen kostua Udalek (herritarrok) ordaintzen dugula herri gerbiketak egiten direlako.

Bestalde, ez da biztanleria idealizatu behar hondakin guztiak era zuzenean kudeatzen dituela esanez, zaborrontzi horira botatzen duguna askotan beste zaborrontzi batera bota beharko genuke; adibidez plastikoak ez diren ontziak, jostailuak, enbalatzeko poliespana, material arriskutsuak pinturak, disolbatzaileak, egurrak etab. Baina aldi berean azpimarratu beharko da Trantsizio Ekologikorako Ministerioa porrot egiten ari dela esaten duenean hondakinen %44 zabortegietan bukatzen duela. Madrilen adibidez, ontzien %85 zaborrontzi grisera botatzen da.

Hemen ere, Euskadin gure “izarrak” eduki ditugu; esate baterako Iñaki Azkuna jaunak hau esaten zuenean: “Ciudadano, no se preocupe por sus residuos, nosotros nos ocuparemos de ellos” eta gehitzen dugu: zabortegietara edo erraustegietara eramaten, oso nabarmena baita EAJ eta PSOE errausketa negozioaren alde daudela.

TETRA BRIK

Ontzi honekin arazo larri bat daukagu, gizartean onartuta dagoelako bere erosotasunagatik, erabiltzekotan, eramatekoan eta gordetzerakoan, baina hau birziklatzea ez da erraza; enpresa batzuk saiatu ziren baina porrot egin zuten.

Gaur egun, Ecoembesek ontzi horien %21 bakarrik birziklatzen du. Egun egiten diren materialekin egindakoak merkatutik atera beharko lirateke. Beiraren alternatiba bezala sortu zen, marketin kanpainetan milioika euro xahutu ondoren, “zero zabor” lelopean herritar askok ekologikoki jasangarria dela pentsatzen du, guztiz kontrakoa denean.

Briken %72 zelulosa da, %24 polietileno plastiko, eta %4 aluminio. Geruzaz egiten dituzte, plastikoarena polimeroz edo edo plastikoaren molekulaz eginda dago, petrolio gordinetik sortutakoa.

GAUR EGUN ZER EGIN DEZAKEGU

Lehenik eta behin, aitortu beharko da tokian egiten dugun guztia, eta honek dituen inplikazioak ez soilik gure herrialdean (badituela eta oso sakonak gainera) Plastikoek eragindako kutsadura- mailak argi eta garbi erakusten du kontu honetan lotura globalak daudela: gure plastikoak munduko bazter guztietara ailegatzen dira eta uharte artifizialak sortu adibidez. Animaliek, arrainek plastiko hori jaten dute eta gero guk animaliak eta arrainak jaten ditugu. Jakina da gizakiok irensten ditugula plastikoaren mikro-partikulak.

MARKETIN GUTXIAGO ETA LAN GEHIAGO

Sozialki beharrezko eta justua den oinarrizko programa ekologista ortzi-muga izanez, funtsezko aldarrikapenak jendartean mahai gainean jartzea eta instituzioei exijitzea beharrezkoa da. Sozialki bidezkoa den trantsizio ekologikoak ezin du mugagabe itxaron eta plastikozko hondakinen arloa zutabetako bat da:

* Erabilera bakarreko plastikoaren produkzioa debekatzea oraintxe bertan!

* Ontzi guztiak birziklagarriak, berrerabilgarriak eta itzultzekoak izan beharko lirateke.

* Gaur egun Espainiako Gobernuak ontziak kudeatzeko lege-proiektu bat egin du, baina lege hori hanka motz gera daiteke, bertan ez badute sartzen ontziratuaren eta enbalajearen arazoa. Produktu bat erosteak ezin du esan nahi beste produktu batzuk etxera eraman behar direnik, hala nola plastikoak, poliestireno etab. Lege hori ezin daiteke inora joan, ez badie hondakinei alternatibarik ematen.

* Ontzien arazoari aurre egiteko badago alternatibarik, Ontziak Itzultzeko Sistema (OIS) adibidez, (geroago, sistema hau zertan datzan aipatuko dugu).

* Legeek ez dituzte hutsune guztiak betetzen; hutsune propioak dituzte, hortaz, ezinbestekoa da zabortegietara heltzen den plastiko kopurua era publiko eta demokratiko baten kontrolatzea.

* Beharrezko prestakuntzarik gabe euren lokaletan plastikoak gordetzen dituzten Ecoembesen azpi-enpresak salatu behar dira.

* Orain dela hilabete batzuk Malaysiak plastikoz betetako 20 kontainer itzuli zituen. Azken urteetan birziklatzeko instalazioetan 300 sutea baino gehiago gertatu direnei buruz. Instalazio hauen azpi-finantzazioarekin bukatu behar da eta hauen segurtasuna, langileen segurtasun eta lan baldintza duinak barne, aldarrikatu beharra dago.

* Zaldibarko zabortegian gertatutakoa, non Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak instituzio publiko eta enpresa pribatuen arteko negozio ustelaren biktima mortalak suertatu ziren, ezin da errepikatu. EAJ eta PSOE gobernu eta Verter Recycling enpresen aurpegia garbiketa eta estalketari buelta eman eta erantzule pribatu eta politikoak exijitzen jarraitu beharra dago.

ALTERNATIBAK

Aspalditik mugimendu ekologistatik aldarrikatu izan ditugunak, garrantzia mailan: murriztea, berrerabiltzea eta birziklapena.

Politikariek hiru puntu horiek konpontzea itxaroten dugun bitartean, aspaldiko aldarrikapen bat mahai gainean: SDDR sistema, (gaztelaniazko siglak) Sistema de Depósito, Devolución y Retorno, edo Retorna Sistema; hemendik aurrera “Itzuli Sistema”

Zer da Itzuli Sistema? Gizarte-ekimen bat da, sindikatuek, talde ekologistek, eragile sozialek, etab. osatuak. Ekologisten artean: Greenpeace, Amigos de la Tierra, Ecologistas en Acción, Rezero (Residuo Cero), Europa mahaia Zero Waste Europe, Europako Zero Zabor, eta Hego Euskal Herrian Ekologistak Martxan, eta Zero Zabor. Helburu nagusia noski, ontzi eta plastiko arloan zero zabor kopurura heltzea da.

ZERTAN DATZA ITZULI SISTEMA

Modu errazean ulertzeko, ekoizle eta ontziratzaile guztiek tasa ekologiko bat ordainduko liokete bilketaz eta birziklapenaz arduratzen den eta honetarako sortutako enpresa publiko bati. Tasa ontzi kopuruaren araberakoa izango litzateke puntu berdearen logoa eduki edo ez.

Dendari guztiek (txiki edo handi) ontzi hutsak itzultzerakoan bezerooi bakoitzaren prezioa itzuliko digute.

Enpresa publikoak dendari bakoitzari ordainduko dio jasotzen dituen ontzien arabera, eta berezook gure ontziak itzultzen ez baditugu diru hori “bidean” geratuko da eta kudeaketa sistema finantzatuko du.

Itzultzen hori izan zuzenean (dendariekin) izan daiteke edo ontziak makina batean sar daitezke, eta horrek dirua itzuliko du. Horrela zikloa itxiko da, ontzi guztiak berdinak izango dira, ez dugu hondakinik sortuko eta ontziratzaileek ontzi horiek berriro erabiliko dituzte. Orain arte hondakin izan dena baliabide bat bihurtuko da. Aldi berean, gure hondakinei esker aberasten diren enpresak desagertuko dira, hondakinen portzentajea jaitsiko da eta Itzuli Sistema eraginkorragoa dela frogatuko da.

Sistema hau ez da berria, espainiar estatuan 70. hamarkadako kontsumo boom-a baino lehenago hedatuta zegoen ontzi hutsak, dendetara eramatea. Ontzi batek prezio bat duenean ez da hondakin bihurtzen, eta horrela izan zen ontziratzaileek erabilera bakarreko ontziak erabiltzea aukeratu zuten arte.

Herrialde batzuetan sistema hori indarrean dago; adibidez; Alemanian, Herbehereetan, eskandinaviar herrietan, AEBetako hainbat herri eta estatutan … esperientzia horien datuek egiaztatzen sistema honen eraginkortasuna bermatzen dute, leku batzuetan %80tik %90ren artean lortzen dutelako helburua. Portugalen datorren urteko urtarrilaren 1tetik, biztanleriak bere ontziak itzuli ahalko ditu. Oso nabarmena da gai honetan ere Europako buztana garela.

Espainian estatuan, Nafarroan eta Balear Uharteetan araudia daukate indarrean ipintzeko; Valentziako erkidegoan saiatu ziren, baina koldarkeria politikoak eta negozio pribatuaren grinak herri-ekimenari irabazi zion. Bestalde, 2013. urtean Cadaqués herrian frogatzeko proba bat egin zuten eta bilketaren %90 lortu zuten; datu horiekin 30 milioi ontzi ez dira zaborra bihurtu.

Europako arautegiak %85 birziklatzera behartzen gaitu eta kudeaketa sistema integralarekin lortzen ez badugu, zer egin dezakegu? Bada, sistema eta gure ohiturak aldatu beharko ditugu, ez dago besterik. Adituek esaten digute burugabeko sisteman bizi garela, esaten digute mundu maila minutuero milioi bat plastikozko botila erosi eta erabiltzen ditugula eta, beraz, milioi bat botila hondakin bilakatzen dugula.

ZER DIOTE ECOEMBESEK ETA ONTZIRATZAILEEK? 

Esaten dute, noski, Itzuli Sistema ez dela bideragarria, hondakin osoaren tarte bati bakarrik eragiten diolako. Bai, egia da! Batik bat, ontziei eragiten dielako, latei, brikei, botilei, beirei, etab… baina Ecoembesi gogorarazi nahi diogu %25a ere ez duela birziklatzen %100a egingo bali bezala kobratzen duen bitartean. Horretaz gain Ecoembesek dio sistema horrekin CO2aren isuriak ez direla aurrezten, baina aurreztean ez dago kontua, baizik eta ez sortzean.

Ontziratzaileek esaten dute sistema horrek birziklapena pribatizatzen eta komertzializatzen duela; baina hain zuzen ere, hori da haiek egiten dutena berezko enpresa bat sortzen dutenean. Eta berezko enpresari ia,ia 600 milioi euro ematea ez da komertzializatzea? Ecoembesek bere eginbeharra ondo beteko balu, hondakinaren %85-90 birziklatuko balu, nork edukiko luke argudiorik beste sistema bat aldarrikatzeko?

P D Iturria; Merca2 2020-V-16 Lorenzo Ramirez

Ecoembesen kontabilitate erregistroak 2017lo ekitaldiaren txostenean dionez, (azken txostenaren datuak publikoak izan zirenak) konpainiako goi mailako 10 burukideek 1,66 milioi euroko soldata eduki zuten. Hau da; bakoitzak urtean 166.000 Euro kobratu zuen, Espainiako Pedro Sánchez presidenteak bider bi.

Bukatzeko, ontziak berreskuratzeagatik eta birziklatzeagatik kobratzen dute, baina %75ek zabortegietan, erraustegietan edo naturan (ibaietan, mendietan edo itsasoetan) amaitzen dute.

Piter Encinas eta Igor Urizar, Arrasateko Ekologistak Martxan taldeko kideak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen