Zabor bilketaren zerbitzuaren neurriak

0
1744

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpena dela eta, Mankomunitate honek honako neurri hauek hartu ditu, eta aipatutako alarma-egoerak irauten duen bitartean aplikatuko dira:


INGURUMENA


ZABOR BILKETA ZERBITZUA

  1. Edukiontzi bidezko sistema duten herrietan (Aretxabaleta, Arrasate,
    Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga): COVID19aren proban positibo
    eman duten edota berrogeialdian dauden herritarrek EZ DUTE ETXEAN
    HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK
    ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO
    ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN.
  2. Atez ateko bilketa sistema duten herrietan (Antzuola eta Oñati):
  • COVID19ak eragindako alerta egoerak irauten duten bitartean, Antzuola eta
    Oñatiko hainbat esekitoki puntuetan HERRITAR GUZTIEN ERREFUSA
    jasotzeko hainbat EDUKIONTZI jarriko dira datozen egunetan, HERRITAR
    GUZTIEK ERREFUSA EGUNERO atera ahal izango dute edukiontzi
    hauetara.
  • COVID19aren proban positibo eman duten edota berrogeialdian
    dauden herritarrek EZ DUTE HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO
    eta HONDA KIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA
    BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN.

Bi kasu hauetan ondoren jasotako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak emandako jarraibideak bete beharko dira. Honi buruzko informazioa Mankomunitatearen web orrian: www.debagoiena.eus.
Errefusaren edukiontziak ireki egingo dira eta, beraz, txartelik gabe erabili ahal izango dira.


Organikoaren edukiontziak irekitzeko txartelak erabiltzen jarraituko da. Hondakinen Informazio Bulegoak ez du aurrez-aurreko arretarik eskainiko, soilik telefono (943504721) eta email (hondakinak@debagoiena.eus) bidezko arreta eskainiko du. Ez da txartel berririk edota txartel kopiarik egingo larrialdi egoerak irauten duen bitartean. Beraz, erabiltzaileren baten txartelak funtzionatzeari utziz gero, hondakin organikoa errefusaren edukiontzira bota beharko du ezinbestean.

Nafarroa Etorbidea, 17 – 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

GARBIGUNEAK
Arrasate, Bergara eta Oñatiko Garbiguneetan SOILIK gremioen hondakinak onartuko
dira. Garbigune Ibiltariari dagokionez, zerbitzu hau bertan behera geldituko da.
TRASTE ZAHARREN ZERBITZUA
Eten egin da. Ez da zerbitzu hau emango.
EHUNKI ETA BERRERABILGARRIAK JASOTZEKO ZERBITZUA
Eten egin da. Ez da zerbitzu hau emango.

Momentuz, gainontzeko zerbitzuak bere horretan mantenduko dira. Edozein zalantza argitzeko, kontsultatzeko eta abarrerako kontaktua:
Telefonoa: 943793598
Posta elektronikoa: ingurumena@debagoiena.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen