Zabolain Hipikak 3 sari lortu ditu salto eta doma txapelketetan

0
2124

Haizea Arroyo, Maddi Pampin eta Paula Larrañaga amazonek sari bana lortu dute.

Argazkiak: Zabolain Hipika.

Gesalibar auzoko Doma taldeak lehiaketa batean parte hartu zuen eta Salto taldeak beste batean aurreko igandean.

Jauziko hiru amazona Castillo de Butron-eko hipikan aritu ziren, Tranko txapelketan, eta Maddi Pampin Pazos-ek hirugarren postua lortu zuen 0’8 metroko mailan.

Bestalde, Gipuzkoako txapelketa Errenteria-Oreretan jokatu zen, Liztorretako hipikan, baita igandean ere.

Zortzi jinetek eta amazonak jardun zuten, eta Arrasateko klubak emaitza bikainak lortu zituen.

Lehen postua Haizea Arroyo Zubiarentzat izan zen, eta hirugarrena Paula Larrañaga Atxagarentzat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen