Zabalik Emakume Txokoaren 20. urteurreneko erakusketa

0
339

Gaur arratsaldean inauguratu da Kulturateko klaustroan Emakume Txokoaren 20. urteurreneko erakusketa. Hau da urteurren hau ospatzeko egingo den lehenengo ekintza. Erakusketan, bere historiaren 20 urteen errepasoa egiten da, kartelen, triptikoen eta abarren bidez. Erakusketa azaroaren 4ra arte egongo da zabalik.

Jardunaldi feministak

Ostiralean, urriak 27, eta larunbatean, urriak 28, jardunaldi feministak egingo dira NAHINORANAHI ‘Elkar irakurtzen iz, zainduz, aktibbatuz’ lelopean. Bi egunetan zehar hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, kontzertuak eta bakarrizketak izango dira. Aipatzekoa da urriaren 27an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Sebero Altube plazan egingo den Ekitaldi Feminista.

Erlazionatutako albistea: Emakume Txokoak 20. urteurrenerako jardunaldi feministak antolatu ditu

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen