Beheko testua eta argazkia: Arrasateko KZgunea.
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:
- KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 02 36 15).
- Telefonoz deitu (943 02 36 15). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
- Gure web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez: KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea) edo formakuntza batean webgunearen bidez izena eman.
Arrasate KZgunea (Azoka kalea 1), astelehenetik ostiralera irekia, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Informazio zabalagorako, gure ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez: https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak