Supermerkatuetako kutxan diru-bonoak eskura ditzakezu. Izan ere, aurten, Covidaren ondorioz, ez dira elikagaiak erosi eta boluntarioei eman behar.
Herenegun (ostiralean) hasi zen urteko Bilketarik Nagusiena, Elikagaien Bankuaren ekimenez, eta boluntarioak supermerkatuetan aritu ziren lagundu nahi duten pertsonen zalantzak argitzen.
Iaz bezala, aurten ere Covid-aren ondorioz, herritarrek ez dituzte elikagaiak erosi eta boluntarioei eman beharko. Izan ere, aurten diru-bonoekin lagundu ahal duzu, supermerkatuko kutxan bertan. Gipuzkoako Elikagaien Bankutik adierazten duten bezala, “anima zaitezte!”.