Zabalik dago Aratusteetako Kartel Lehiaketako izen-ematea

0
270
irabazle

Urtero bezala, aurten ere, Inauteriak iragartzeko Kartel Lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura sailak.

Portadako irudia: Leire Arregi (iazko irabazlea) / Beheko testua: Udala

Urtero bezala, aurten ere, Inauteriak iragartzeko Kartel Lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura sailak.

Lehiaketa honetan Debagoieneko eskualdeko udalerrietako batean edo Aramaioko udalerrian erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte, eta teknika librea izango da. Karteletan testu hau agertu beharko da: 2020 INAUTERIAK ARRASATE.

Irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

Kartelak 2020ko urtarrilaren 31a, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztanleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira. Ondokoak dira lehiaketako oinarriak:

  1. Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte hartu dezake, baldin eta erroldatuta badago Debagoieneko eskualdeko udalerrietako batean edo Aramaioko udalerrian, deialdi hau udalaren web orrian argitaratu baino lehen.
  2. Eskuz egindako kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrotakoak izango dira. Euskarri informatikoan (Pendrive edo Cdan) aurkezten dutenek gutxienez Din A3 tamainako paperean ere inprimatuta ekarri beharko dute.
  3. Formatuak, nahitaez bertikala izan behar du.
  4. Teknika librea izango da.
  5. Obrak originalak izango dira
  6. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2020 INAUTERIAK ARRASATE.
  7. Jai horren ezaugarriren bat jaso eta adierazi beharko da.
  8. Irabazleak 400 €ko saria jasoko du (kopuru honi PFEZen atxikipena aplikatuko zaio).
  9. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
  10. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
  11. Kartelak behar bezala babestuta aurkeztuko dira, euskarri gogor batekin, hondatu ez daitezen.
  12. Kartelak 2020ko urtarrilaren 31a, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztanleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.
  13. Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.
  14. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da, eta saririk ez emateko aukera izango du, mailarik ez balego.
  15. Epaimahaiaren ahalmenak. Epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake ezaugarri hauek izan ditzaketen lanak:
  • Autorea nor den zalantzan dagoenean.
  • Pertsonen duintasunaren aurka doazenean edo errespetuzkoak ez diren mezuak dituztenean.
  • Irudi sexistak, arrazistak edo LGTBI fobikoak daudenean.
  • Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.

16. Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.

17. Saritu gabe geratu diren lanak, erakusketa eginez gero, azkeneko egunetik hasi eta 30 eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, eta ez da onartuko erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik.

18. Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat edo beste beharko balu hobeto inprimatzeko, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan. Ordenagailuz eginez gero, irabazleak kartela euskarri informatikoan aurkeztu beharko du inprimatuko den tamainan (70 cm x 50 cm).

19. Oinarri hauek, Udaletxeko iragartokian ikusgai egongo dira, baita Udalaren webgunean ere (www.arrasate.eus).

20. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen