Zabalik da Zaldibarko 24 Orduko Futbito Txapelketako izen-ematea

0
492

Antolakuntzak iragarri du uztailaren 16an jokatuko dela, 1.500 € arteko sariak banatuko direla, eta kontzertuak nahiz hainbat sorpresa izango direla.

Argazkiak: MB artxiboa.

2018ko eta 2019ko edizioak antolatu zituzten lagunek, pandemiako bi urteen ostean, 2022koa ere prestatu ahal izan dute.

Uztailaren 16an (larunbata) hasiko da txapelketa eta ziur ordu ugari iraungo duela. Sari potenteak izango dira talde nagusientzat:

  • Talde irabazlearentzat 1.500 €
  • Bigarren taldearentzat 700 €
  • Hirugarren taldearentzat 300 €

Izen-ematea honezkero zabalik dago, eta bi modutan eman daiteke: Osorik tabernan edo Instagrameko @zaldi24ordu perfilean. Izen-ematea 120 eurokoa da taldeko.

Antolakuntzako kideek iragarri dute ere kontzertuak eta hainbat sorpresa izango direla txapelketan. Animatu eta parte hartu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen