Zabalik da Ipuin Kontaketa Tailerreko izen-ematea Bibliotekak antolatuta

0
610

Oinarrizko ikastaro honetan ipuinak kontatzeko teknika nagusiak ikasiko dira. 0-7 urte bitarteko haurren gurasoei, hezitzaileei edota bitartekariei zuzenduta dago.

Argazkia: Udal Biblioteka.

Istorioak kontatzeko ezagutzak partekatuko ditu Saroa Bikandi ipuin-kontalariak, hain zuzen, parte-hartzaileak ipuinak kontatzen hasteko gai izan daitezen.

  • Egunak: Urtarrilak 16, 23 eta 30 (larunbatak)
  • Ordutegia: 10:00 – 13:00

Izena eman daiteke jada bibliotekan edo web orrian: https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea
Izen-ematea zabalik izango da urtarrilaren 12ra arte. Plaza kopurua mugatua da, eta zozketa bidez banatuko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen