Udalak iragarri du praktikatzeko bastoirik ez duenari, ikastaroa egin “ahal izateko, materiala utziko zaiola. Jarduerak COVID-19ari dagokion protokoloak jarraitu eta beharrezko osasun neurriak beteko ditu”.
Argazkia: Udala, artxibokoa.
Arrasateko kirol zerbitzuak ipar martxako hastapen ikastaroa eskainiko du martxoaren 24 eta 25ean. Ibiltzeko modu hau, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragin dion modalitatea da. Jarduera hau praktikatzeko berariazko bi makil behar dira.
Mugitzeko “era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena”. Ikastaro osoa 4 ordukoa izango da eta bi egunetan banatuko da:
· Martxoak 24 (asteazkena): 17:00etatik 18:30era
· Martxoak 25 (osteguna): 17:00etatik 19:30era
Bestalde jakin, ipar martxa praktikatzeko bastoirik ez duenari, “ikastaroa bete ahal izateko materiala utziko zaiola. Jarduerak COVID-19ari dagokion protokoloak jarraitu eta beharrezko osasun neurriak beteko ditu”.
Izen-ematea Musakola kiroldegiko harreran egin behar da. Bestalde, Kirol Zerbitzuak adierazi nahi du martxan jarriko dituela helduei zuzendutako igeriketa ikastaroak. Hauen inguruko informazio nahi izanez gero Musakolako kiroldegira deitu beharra dago, 943 25 20 30 telefonora.