Zabalik da EH Bilduk astelehenean egingo duen herri-batzarraren izen-ematea

0
292

Beheko testua, argazkia eta kartela: EH Bildu.

Hurrengo astelehenean, azaroak 30, Arrasateko EH Bilduko kideok Herri batzarra egingo dugu epe motzerako dituen egitasmoak zein erronkak partekatu eta komunitate mailan aztertzeko. Osasun krisiaren ondorioz, batzarrean parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik. Batzarra Bilgunean egingo dugu, 18:30ean. Halere, espazio txikia denez (15 laguneko aforoa), eskertuko dugu ahal duzuenok bilera online jarraitzea. Hitza hartzeko aukera bermatuta izango duzue horrela eginez gero ere.

Izena emateko deitu edo guatxap mezu bat bidali 644298587 telefonora, azaroaren 27a baino lehen. Zehaztu, aldi berean, Bilgunetik edo online parte hartuko duzun. Online jarraitzeko lotura ondoren bidaliko dizuegu horretarako izena eman duzuenoi.

Laster elkarren berri izango dugulakoan, osasuna eta besarkada bero bat!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen