Zabalik da Aniztasun funtzionala duten pertsonendako saioen izen-ematea

3
579

BASH ekimenak antolaturik, saioek helburu dute neska-mutil hauek jolasen bidezko dinamikekin ikastea, mugitzea eta ondo pasatzea. Saioak abenduaren 28tik 30era egingo dira Etxaluzen.

Testua eta kartela: BASH.

Zer da BASH?

Dibertsitate funtzionala duten gazteei aukera berritzaileak eskaintzeko edota dituzten aukerak transformatzeko asmoarekin sortzen da BASH. Arlo ezberdinak lantzen ditugu, aipagarrienak hezkuntza eta kirola izanik. Arizmendi Ikastolan eta Leintz Eskola Kirolarekin batera lanean aritu gara, adibidez.

Talde lana, sormena, mugimendua, musika eta integrazioa dira guretzat osagai garrantzizkoenak. Sei eta hogei bitarteko pertsonen espazioak diseinatzen ditugu, jolasaren bitartezko dinamika ezberdinen bidez ikasteko, gorputza mugitzeko eta ondo pasatzeko helburuekin.

Musikaren magia

Abenduaren 28, 29 eta 30ean Arrasateko Etxaluze Eraikinean eskainiko ditugu mugimendu eta sormen espazioak. Sei pertsonako bi talde osatuko ditugu, batzuk goizetik izango dira gurekin 11:30-13:30 bitartean eta beste batzuk arratsaldez 16:30-18:30 bitartean.

Talde txikiak osatu eta beharrezko neurriak hartuko ditugu, gauden garaiko beharrak errespetatuz. Horregatik 12 gazterekin lan egingo dugu esklusiboki.

Anima zaitez parte hartzera!

682 29 37 76 / ane@bekala.net

Aurrekontua

3 egunetako saioa, 6 ordu: 58,08 € (BEZ barne)
Parte-hartzaileek aukeratuko dute goizeko edo arratsaldeko txandan izena ematea.

3 IRUZKIN

  1. Aniztasun funtzionala ez dute pertsona batzuek, denok dugu. Horrela esanda, betiko ez-gaitasun kontzeptura joko genuke. Aniztasunaz hitzegitean inklusioaz hitz egiten dugu. Hau da, denok dugula funtzionalitate propioa, bata besterengandik desberdina. Beraz, ez dago aniztasun funtzionala duen pertsonarik, jendarte dena baizik. Uste dut ez dela hizkuntza kontua soilik, pentsakera ere hor dagoela. Muga horiek gainditu ezean, nekez bermatu ahal izango dugu inklusio printzipioa. Hausnarketa txiki bat da

  2. Kaixo!

    Mila esker hausnarketagatik. Guk kolektiboari esklusiboki eskaintzen dizkiogu espazioak.
    Terminologiari dagokionez, ez da inoiz asmatzen, beti dago hausnarketara gonbidatzen digun norbait eta asko eskertzen dugu, horri esker ikasten baitugu. Hala ere, “Dibertsitate funtzionala” beste termino guztien gainetik gustokoena da Bash Taldearentzat eta horrela definitzen dugu ulergarria izateko. Edozein proposamen entzuteko ere, jarri zaitez gurekin kontaktuan. Mila esker!

  3. Bai, ulertzen dut. Kolektibo ugarik izaten du izen bat jartzerakoan eztabaida. Kontua ez da bakarrik zein identitate garatzen dugun, besteek zein etiketa jartzen diguten ere hor dago. Ez da erraza. Ziur nago, ordea, kolektibo gisa izango dela elkar partekatzen den ezaugarri ugari (emozioak, kognizioak, …) eta etiketa baztertzaileei aurre egiten dizkienak. Beno, egunen baten sortuko da. Animo taldeari eta ekimenei!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen