Zabaleta, Bengoetxea, Elezkano, Urrutikoetxea,… Uarkapen jokatzekoak dira abenduaren 22an

4
938

Bi partida iragarri dituzte Aspe eta Baiko enpresek: Urrutikoetxea-Aranguren Elezkano II-Zabaletaren aurka, eta Bengoetxea VI-Larunbe Arteaga II-Aretxabaletaren aurka.

Argazkia: Aritz Loiola – Foku.

Partida nagusia (Urrutikoetxea-Aranguren Elezkano II-Zabaleta) EPELen Binako Txapelketakoa izango da, sailkapen ligakoa.

Beraz, aurreikuspenak beteko badira, aurten abenduaren 22an ere pilota partidu profesionalak izango dira Uarkapen. Jaialdia 17:30ean hastekoa da.

Arrasateko Udala antolatzen dabil ekitaldia Baikorekin batera, eta enpresa honen webgunean daude sarrerak erosgai.

Santamasetako partiduetarako sarrerak aurreko urteetan Buenuena eta Monten erosgai izan dira, baina aurten taberna hauetan erosgai egotea edo ez LABIren erabakiaren araberakoa izango da.

4 IRUZKIN

    • Supongo baietz.
      Fútbol, Saskibaloi eta beste kiroletan be hasi die eskatzen ta suposatzen dot pilotan be.

  1. Gabonak pasa arte denok etxeetan konfinaturik yaaaa!!! Berandu gabiltza. Ez dakit zertara itxoiten ari diren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen