Yogari buruzko hitzaldia emango du Gautamik, Sanatana Dharma eta Mandararen eskutik

0
3041

Emanaldi jakingarria Sanatana Dharma Elkarteak antolatu du “Yoga, escuela de la vida” izenburupean, Arrasateko Mandara Yogarekin batera.

Argazkia: Argitu / Kartela: Mandara Yoga eta Sanatana Dharma.

Mandara Yoga Eskolak jakitera eman du “Gautamik ibilbide luzea” duela eta yogarekin “topo egin zuenetik hau partekatzeari ekiten diola bere egunerokotasunean”.

Halaxe egiten du bai Zestoako Sanatana Dharma eskolan formazioak eskainiz, bai berak zuzentzen duen yoga eskolan.

Cristina Alvarez Esparzaren “Yogam escuela de la vida” hitzaldia irekia izango da, Kulturateko areto nagusian gaur eta 18:30etik aurrera.

“Pozgarria izan zen aurreko hitzaldiak Arrasateko herritarrengan piztutako interesa eta izandako harrera eta plazer bat izango da Gautamiren bitartez yoga zabaltzen jarraitzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen