XXIII. Elkartasun Eguna ekainaren 4an ospatuko da

0
397

Arrasateko eta bailarako zenbait Gobernuz Kanpoko Erakunderen erakusketa eta Bidezko Merkataritza izango dira Seber Altuben.

Argazkia: MB artxiboa.

Antolatzaileak Harreman Arrasatetik-Mundua, Mundukide Fundazioa, SERSO eta AMS Mundu Solidarioa ditugu. Era berean, laguntzaileak Ibai-Arte, Udala eta Laboral Kutxa izan dira. Hona hemen egitarauko ekitaldiak:

10:30ean tonbolaren hasiera

11:00etan haurrentzat puzgarriak

11:30ean Arrasateko Trikitixa Eskolaren emanaldia

12:00etan Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen emanaldia

12:30ean Arrasate Musikaleko Gaiteroen kalejira

13:00etan Arrasate Musikaleko talde gazteen kontzertuak

16:30ean haurrentzako puzgarriak

18:00etan haurrentzat ‘Lau haizetara’ ikuskizuna, Kontukabi taldearen eskutik

19:00etan txokolatada Bidezko Merkataritzako produktuekin

19:30ean Erromintxelak taldearen kontzertua

20:30ean Ibai-Arte sariaren zozketa, 300 euroko bonoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen