Xabier Vallina arrasatearrak zuzendutako ‘Ilunabarrean esan’ pantailaratuko da

0
556

Topaguneak antolatuta, euskarazko zenbait film labur aurkeztuko dira Kulturaten, Laburbiran. Arrasatearraren lantaldeak aurtengo Huezinemako Fikziozko Lanik Onenaren saria irabazia du.

Beheko testua eta kartela: Euskaltzaleen Topagunea / Goiko argazkia: Xabier Vallina / Bideoa: Ilunabarrean esan.

Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 18. edizioa beteko du aurten euskal ikus-entzunezkoen harrobitik 8 laburmetraia Euskal Herriko hainbat aretoetara eramaten apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean. Ordiziako Herri Antzokian emango zaio hasiera eta Larrabetzun amaituko da, tartean Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako hainbat herrietatik igaro eta gero. Zirkuituaren egutegia webgunean ikus daiteke.

Euskaltzaleen Topaguneko Laburbirako antolatzailea den Johana Olabarriaren esanetan “Iazko pandemiaren ondorioz ikus-entzunezkoen grabaketa eta ekoizpen asko bertan behera gelditu behar izan ziren. Hala ere, badira kostata aurrera atera ziren lanak eta horiei oihartzuna emateko erantzunkizuna dugu Laburbiran”.

Euskaltzaleen Topagunearekin batera hainbat herrietako elkarte eta udal sailek dena dute prest Laburbira berain herrietan hartzeko. Hauez gain, Eusko Jaurlaritzaren kultura saileko zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa izaten du zirkuitu honek.

Genero ezberdinetako laburmetraiak

Laburbira XVIII. edizioa 2019-2020an grabatu eta ekoiztutako euskarazko 8 film laburrek osotzen dute. Emanaldiak irauten duen 72 minututan ikusleak gorrotoa, barrea, beldurra, jakinmina eta nazka bizitzeko aukera izango du.

Jasotako film labur guztien artean 8 aukeratu dira beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik. Hauetariko batzuk Zinebi (”Nigandik”) eta Mendifilm Festival (“Aterpean Ateri”) jaialdietan aurkeztutako lanak izan dira eta beste batzuk laburmetraia lehiaketetan sarituak izan direnak: HUHEZINEMA (“Babarrun Txapelketa”) eta Kameratoia (“Agur”).

Honako film labur hauek osotzen dute urte honetako Laburbira:

Hauen inguruko informazio guztia eta herrien zerrenda Laburbira webgunean aurki ditzakezu.

Zuzendariekin solasaldian

Edizio guztietan bezala Laburbirak zuzendari hasiberri eta amateurren lanak plazaratzeko aukera ematen die, beharrezkoa duten bultzada emateko helburuarekin. Horregatik, lanak plazaratzeaz gain, 8 zuzendariek ikusleen aurrean euren burua aurkezteko eta grabaketa prozesua azaltzeko aukera izango dute.

Guztira 29 herritan zehar ibiliko da Laburbira baina solasaldiak ez dira emanaldi guztietan egongo. Laburbirako webgunean azaltzen dira emanaldien eta solasaldien zerrenda.

– Bizkaian: Igorre, Ermua, Areatza, Ubide, Getxo, Etxebarri, Dima, Larrabetzu. – Gipuzkoan: Ordizia, Elgoibar, Irun, Azpeitia, Usurbil, Bergara, Hernani, Lazkao, Arrasate, Getaria, – Araban: Izarra, Oion, Aramaio, Uribarri Gaubea, Gasteiz, Arespalditza, Langraiz Oka, Argantzon– Nafarroan: Berriobeiti. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen