XVII. Musikaldia ospatuko du Arrasatek apirilaren 16tik 25era

0
431

Musikaldiko XVII. edizioa aurrera jarraituko du beste urte baten 2020-ko geldialdiaren ostean. Antolatzaileek adierazi dutenez: “Kultura gure lan ardatz nagusietakoa da eta herriko kultura eskaintza zabaltzea eta kultura bera sustatzea ditugu helburutzat; horregatik, beste urte batez, egitarau zabal eta anitza antolatu dugu, bereziki garai gogor hauetan, kultur eragileen lana balioan jarri eta indartzeko”.

XVII. edizioak sei ekitaldi batzen ditu guztira, ohikoa den bezala, bi asteburutan banatuta, apirilaren 16an, 17an eta 18an lehen hiruak eta 23an, 24an eta 25ean gainerakoak. Kontzertu guztiak arratsaldeko 19:00etan ospatuko dira eta osasun, segurtasun eta higiene neurri guztiak bermatuta egongo dira, ikusle zein parte-hartzaileen ongizatea lehenetsiz. 

Ondorengoa da Musikaldiko egitaraua: 

  • Apirilak 16, ostirala, Kulturateko Areto Nagusian: 
    • Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal. Txistua eta pianoaren arteko fusioa. 
  • Apirilak 17, larunbata, Kulturateko Areto Nagusian: 
    • Aris hirukotea.
  • Apirilak 18, igandea, Kulturateko Areto Nagusian: 
    • Entrequatre. Gitarra kontzertua. 
  • Apirilak 23, ostirala: San Frantzisko elizan: 
    • Arrasate Musikaleko Orkestra.
  • Apirilak 24, larunbata, Kulturateko Areto Nagusian: 
    • Azul hirukotea.
  • Apirilak 25, igandea, San Frantzisko elizan: 
    • KUP taldea. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen