Datorren astean martxan jarriko da XVII. Laburbira,
euskarazko film laburren zirkuitua eta apirilaren 8ra arte 33 herritan
zehar ibiliko da Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herritan.
Bizkaian: Sestao, Gamiz-Fika, Dima, Algorta, Romo, Larrabetzu, Ermua, Igorre, Areatza.
Gipuzkoan: Orereta, Orio, , Usurbil, Zumaia, Arrasate, Antzuola, Hernani, Elgoibar, Bergara, Ordizia, Deba, Irun, Oñati, Soraluze.
Araban: Gaubea, Arespalditza, Gasteiz, Biasteri, IzarraNafarroan: Larraintzar
Urte honetan 27 lan aurkeztu badira ere, 9 lan aukeratu izan dira proiektatzeko, 73 minutuko koktela osatuz. Hauetariko batzuk 2019ko jaialdi askotan aurkeztu izan ziren, “Anti” Zinebi Jaialdian, “Pil Pil” Euskal Zine Bileran eta “Harria Herria” Mendifilm Festival Jaialdian. Honako hauek osatzen dute XVII. Laburbira:
– Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea)
– Urak dakarrena (Marilin taldea)
– Anti (Josu Martinez)
– Tigre bat (Amaia San Sebastian)
– Pil Pil (Kristina Zorita)
– Mamarro (Ibon Iza Totorika)
– Kateak (Yolanda Mazkiaran)
– Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho)
– Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea)
Johana Olabarria, Laburbirako antolatzailearen esanetan, “azken denboraldi honetako ikus-entzunezkoen urrezko denboraldiak argi erakusten du euskarazko lanen kalitatearen gorakada, eta beste urte batez, Laburbira, honen erakusgarri izango da”