XVI. mende inguruko Uribe zubia bota asmo dute

2
1069

Arrasaten halako 9 ondasun historiko eraitsi dituzte, eta Arrasate Zientzia Elkarteak ohartarazi du instituzioek Uribekoarekin ere gauza bera egin asmo dutela. Mondragon Unibertsitateko instalazioak handitzeko bota asmo da.

Argazkia: Arrasate Zientzia Elkartearen artxibokoa.

Bost mende inguru dituen ondare hau Uribe auzoan dago, Alecopen ondoan. Jaurlaritzak iragarri du azpiegitura hori eraitsi asmo du, eta AZE elkarte arrasatearrak horretaz ohartarazi du.

Gogoratzekoa da Arrasateko 13 zubi historikotatik 9 erautsi dituztela: Kaskonategi, Musakola, Osiña, Zaldibar, Kontzeziño, Bolunate, Magdalena, Kondekua eta Taulero.

Intxausti, Munar, Garagartza eta Uribe oraingoz zutik mantentzen dira, baina azken hau ere eraisteko plana dago.

Zona honetan Mondragon Unibertsitateak bere instalazioak handitzeko egitasmoa dauka. Eusko Jaurlaritzako Ura Agentziaren arabera, Uribe zubi historikoak “ez du erabilerarik”.

2 IRUZKIN

  1. Batzuk 80ko hamarkadan bizi die, “garapenaren” izenien hondare dana pikutara. Txiste erraz bat einez esango neuke igual puntu beltz bat egongo dala hor be. Baiña, orainguan, esku beltz boteretsu bat da atzien dauena…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen