XV. mendeko Gomestioko egurra Aldundian aztertu eta tratatuko da

0
1404

Egurrezko egitura hori jada desmuntaturik dago, eta aurreikuspenen arabera bi egun barru Aldundiko biltegi batera eramango da, han azter dadin.

Bideoa eta beheko argazkia: Familia – Alfonso Donnay. Goiko argazkia: MB artxiboa.

Obrek jada Erdi Aroko egurrezko azpiegitura desmuntatu dute, eta aurreikuspenen arabera bi egun barru eramango dute Aldundiko biltegi batera.

Han zurak aztertuko dituzte eta tratamendu bat egingo diote. “Horrela adostu zen aurreko astean udaletxean egindako bileran”, azaldu du familiaren aldetik Alfonso Donnayk.

Adituek aurtengo uztailaren 9an Gomestiora egindako bisita.

“Udalak, alkateak esan zuenez, ez dauka egurrak gordetzeko lekurik. Hitzarmen bat egingo da Aldundiaren eta Udalaren artean zurak Arrasatera itzul daitezen. Beraz, pentsatu beharko da zurekin zer egin. Ondasun publikoa izango da”.

Eraikinaren egungo egoera.

Bestalde, eraikinaren beste egitura, hormak alegia, balio historiko handirik ez duena, egun batzuk barru eraitsiko dute. Hori baino lehen, azken asteetan, grabazio ezberdinak izan dira baserriaren barrualdean, adibidez Dantz ekimenarena:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen