Xuban Epelde izango da Mondrako entrenatzailea datorren denboraldian

0
1176

Argazkia: Mondragon CF

Maiatzean iragarri zuen Mondrak, Gari Nuñezek ez zuela taldeko aulkian jarraituko. Gaur, uztailak 9, taldeak datorren denboraldian izango duen entrenatzailearen berri eman du. Xuban Epelde azkoitiarra izango dela adierazi dute sare sozialen bitartez:

‘Xuban Epelde izango da Mondrako lehen taldeko entrenatzaile berria. Azkoitiko entrenatzailea Anaitasunatik dator, eta azken urteetan gorrixen harrobiko talde ezberdinetan aritu da. Ongi etorri!’

Zorte onena opa diogu Xuban Epelderi eta Mondrari datorren denboraldian!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen