Xiberoako ikastolei laguntzeko, otarrak erosteko aukera bukatzear da

0
875

Horixe da bi ikastolei laguntzeko ekimen bakarra aurten, “beste ekimenak (Maskarada, Pastorala, Musika Eguna eta abar) bertan behera utzi behar izan dira Covid-aren ondorioz” antolakuntzatik azaldu dutenez. Gustu ezberdinentzako otarrak online bidez eska ditzakezu.

Kartela: Ikaskoli / Goiko argazkia: Ikastola Aldizkaria, artxiboa.

Kontuan hartzekoak dira Ipar Euskal Herrian euskarak ez duela babes ofizialik, Euskararen egoera Xiberoan larria dela eta ondorioz ikastolek berebiziko garrantzia dutela.

2003tik Xiberoko bi ikastolek (Alos 38 haurrekin eta Sohuta 93kin) gabonetako saskiak salgai jartzen dituzte.

“Saskiak erosiz alde batetik ikastolak lagunduko dituzu, baita gure produktuak ezagutzeko aukera eman ere”. Horrenbestez, “zuen laguntza oso beharrezkoa da”. Eskaerak egiteko klikatu hemen Eskaerak azaroaren 30era arte egin daitezke.

Bide honetan, otarren banaketa abenduaren 10-11n egingo da. “Baliteke osasun krisia dela eta, banaketa atzeratu behar izatea. Abisatuko zaituztegu. Zer nahi izanik, dirua itzultzeko ere prest gaude”.

“Aurten 10 gune berri daude aukeran. Xiberoko ekoizpenak dasta, gure ikastolak susta!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen