Lehen saria 7.044 eurokoa izan da, bigarrena 4.402’50 eurokoa eta hirugarrena 2.201’25ekoa. Lehen hamar postuek saria izan dute.
Lehiaketa jendetsua Monte Tabernak antolatu du, eta Estrella Tabernarekin elkarlanean aurrera eraman du.
587 parte-hartzaile izan dira guztira, eta gaur arratsaldean sari banaketa ospatu da, errebaleko tabernan, giro onean. Bertan Montek eskerrak eman dizkie parte-hartzaile denei.
Era berean, gogora ekarri du Vueltako porrik ez dela izango, eta beraz hurrengo hitzordua Giroaren Porra izango dela. Hona hemen Tourreko Porran saria lortutako pertsonak:
Lehen saria: Apotzaku, 7.044 €

Bigarren saria: 108 Bustu, 4.402’50 €

Hirugarren saria: Terminator, 2.201’25 € (ez da sari banaketara agertu)
Laugarren saria: Loro-loro, 440’25 €

Bosgarren saria: Le Rythme de la Nuit, 440’25 €

Seigarren saria: Etxaki 1, 440’25 €

Zazpigarren saria: Rialgus II, 440’25 €

Zortzigarren saria: Aurten bai 2, 440’25 €

Bederatzigarren saria: Fantastico de la Vuelta I, 440’25 € (ez da sari banaketara agertu)
Hamargarren saria: Peña Camenzind 2, 440’25 €

Zorionak guztiei!