Xanti Agirrezabalak ‘Satiro’ antzezlana taularatu du JAMEn

0
1967

Lehendabiziko LGTBIQ+ egitarauaren baitan eta Emakume Txokoak antolatuta, ‘Satiro’ antzezlana taularatu du Xanti Agirrezabala Zeberiok Juan Arzamendi Musika Etxean.

Maskulinitatea, desira, fantasia sexualak eta jarduera sexual ez normatiboak jorratu ditu Agirrezabalak pieza eszeniko honetan, satiroaren figura ardatz hartuta. Satiroa, izan ere, sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia da: gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia; basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena; ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena. Agirrezabalak kartzela batean sartuta, monologo ederra osotu du, musika, dantza eta monologoa uztartuz.

Egitarau honek, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean izango du itxiera. Aurretik ordea, Zinegoak Hedapena Bilboko LGTBIQ+ film laburren jaialdiko luzapena eta Arrasateko LGTBIQ+ diagnostikoaren eta planaren herri aurkezpena izango dira. Egitarau osoa hemen klikatuz ikusi daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen