Xakek ‘Fadoak entzuten zituen gizona’ antzezlana aurkeztuko du Amaia antzokian

0
753

Xake Produkzioak ‘Fadoak entzuten zituen gizona’ antzezlana ekarriko du igandean Arrasatera. Arratsaldeko 19:30tik aurrera Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti eta Ane Gabarain Amaia antzokiko eszenatokira igoko dira Getari Etxegarairen zuzendaripean.

‘Fadoak entzuten zituen gizona’ bidaia bat da. Zineman roadmovie-ak dauden moduan, hau road play bat izango litzateke.Mikel kamioilaria da, eta lan kontu batengatik Lisboara bidean doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander Huelvako Ayamonte herrira doa fado lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mikelek lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen