Gaur arratsaldeko 19:00etan egin da Xabier Perez de Arenaza memoria ekitaldia Kulturateko klaustroan. Urteurrenaren harira Egiari GALde dinamikak hura oroitzeko ekitaldira jende asko hurbildu da, klaustroa betez.
40 urte bete dira GALek Xabier Perez de Arenaza arrasatearra Miarritzen tiroz erail zuenetik. 1983an abiatu zuen GAL taldeak bere ibilbide bortitza, 1984ko martxoaren 23koa ez zen GALen lehenengo ezta azkenengo ekintza izan, gutxienez 83 lagun bil baitzituzten hark eta beste zenbait taldek.
Eñaut Zubizarreta eman dio hasiera omenaldiari. Ondoren, Josu Arkauzek, Xabierren lagun minak, hartu du hitza, beraiek bizitako istorioak kontatuz eta laguan oroimenduz. Ostean, Eneko Barberenak olerki bat eskaini du.
Yolanda Perez de Arenazak, Xabierren arrebak, familiari buruz hitz egin du, bere anaia oroituz, “40 urte hauetan keinu bat egin diguzue urtean behin, bera oroituz. Bihotz-bihotzez eskertzen dizuet””.
Ondoren, Ekiñe Casadok, Ken Zazpi taldearen “Zapalduen Olerkia” kantua abestu du. Azkenik, Amaia Etxabek hartu du hitza eta irakurketa politikoa egin du.
“Agur berezia Xabier Perez de Arenaza Sorgorben senide eta gertukoei, gure aitortza, miresmen eta besarkadarik zintzoena gaurkoan zuentzako. Hasierako agur hau ere, gaur hemen eta duela 40 urte, Ipar Euskal Herrian zeundeten kideei. Haien memoria gogoratzea, herri honen egia gogoratzea baita. Aurten 40 urte bete dira GAL taldeak bere ibilbide bortitza abiatu zuenetik, eta bada garaia Egiari GALde diezaiogun, ezinbestean Herri Memoria GAL ez dadin”.










