Xabier Perez de Arenaza oroitzeko ekitaldia bihar (zapatua) egingo da

0
941

“Egiari GALde” ekimenaren baitakoa da, eta GALek eraildako arrasatearra gogoan izateko, ekitaldia Kulturaten egingo da.

Irudiak eta beheko testua: Egiari GALde.

Larunbat honetan 40 urte beteko dira GALek Xabier Perez de Arenaza arrasatearra Miarritzen tiroz erail zuenetik. 1983an abiatu zuen GAL taldeak bere ibilbide bortitza, 1984ko martxoaren 23koa ez zen GALen lehenengo ezta azkenengo ekintza izan, gutxienez 83 lagun bil baitzituzten hark eta beste zenbait taldek.

Bada garaia Egiari GALde diezaiogun, herri memoria GAL ez dadin.

Hori dela eta, larunbat honetan, arratsaldeko 19:00etan memoria ekitaldia egingo dugu Kulturateko klaustroetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen