Hala eman du jakitera kazetari euskaldunak Gazan idatzitako testigantzak, hain zuzen, Gernika-Palestina ekimenak plazaratu duena ‘1.096 egun eta gau’ bilkurarekin gaur arratsaldean.
Beheko testua: Xabier Madariaga Idirenek idatzita, Husam Ghanemen laguntzarekin, Gaza hiritik.
1096 eguneko infernua Gazan eta egun larri horietako bakoitza, bere 1.096 gau are itogarriagoekin.
Duela urtebete titularrek “bahituak entregatzea”, “su-etena” eta “Trumpen plana zerrendarako” aipatzen zituzten. Distantziarekin, esan dezakegu hura “su-eten trapa” izan zela, Israelek gazatarren artean eragiten duen agonia titularretatik kentzeko bakarrik balio izan duena.
Estatu juduak genozidioa amaitu dela sinestarazi nahi dio munduari, baina Gazako herritarrek oso ondo dakite genozidioak aurrera jarraitzen duela.
Saldu diguten “bakeak” Palestinako biztanleria lehen zuen lurraldearen % 40an pilatuta mantentzen du. Beste % 60ak armada hebrearraren eskuetan jarraitzen du.
Saldu diguten “bakeak” pertsonak hondakinen azpian harrapatzen jarraitzen du, seguruak direla uste duten eraikinak hondatuta erortzen direlako azken urteotako bonbardaketen ondorioz. Eta eraikinak arriskutsuak izan arren, familia osoak etxean giltzapetuta jarraitzen dute, bonbardaketa horien beldur. Bai, dagoeneko egunkarietako azala ez bada ere, Israelek Gaza bonbardatzen jarraitzen duelako. “Selektiboak” ez diren hiletak, gazatarren etxeen atarian.
“Ez dugu inora irten nahi”, esaten diote seme-alabek Husami. Eta horrek bihotza apurtzen dio, itsasoa etxetik gertu dutelako. Deskonektatazeko, lasaitasun pixka bat sentitzeko… leku bakarra da. Baina orain, itsasora paseatzera irteteak izututa uzten du familia”.
Saldu diguten “bakea” heriotza gehiago da, arratoieak eta baita Israelgo armadaren hegazkinek jurtitzen dituzten bonba kirats indartsuak ere. “Bake” horrek haur gazatarrak gosearen beldurra barneraino sartuta edukitzen ditu. Hainbeste, ezen janari plater bat jasotzen dutenean, ez baitute jaten. Beren kanpadendetara eraman, gorde eta itzultzen dira galdetzera: “Bihar ere izango al da jatekorik?”.
Hori da saldu diguten “bakea”, baina ezn du isildu gaur kale kantoietan PALESTINAKO GENOZIDIOA JASANEZIN URTE LUZEEGATIK errepikatzen dugu salaketa.




