Xabi Iraola izango du bidelagun ‘Karkabatik Herria’ solasaldi zikloaren hirugarren saioak

0
239

Testua: Arrasateko Sortu.

Karkabatik Herria‘ izeneko solasaldi zikloaren hirugarren saioa ospatuko da apirilaren 27an. Oraingoan, euskalgintzaren gaiari helduko diogu. Horretarako, Xabi Iraola Larraia izango dugu bidelagun, Sortuko kidea.

Plaza Hutsa egitasmoan gogoeta kolektiboa egin eta euskalgintzako eragileekin hausnarketa partekatu ondoren, Euskalduntze prozesua arnasberritzen, ezkerretik eta independentismotik dokumentua osatu du Sortuk.

Dokumentu honetan jasotako ideien inguruan, aurtengo korrikak sortutako mugimenduaz, datozen asteetarako euskararen eremuan deituta dauden mobilizazioez zein Euskal Herriak behar duen hizkuntza politika berriaz arituko gara saioan.

Dagoeneko irakurgaia jaso nahi duenak Irati Topalekuan aurkituko du eta solasaldia apirilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan burutuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen