Ostegun honetan, martxoak 20, Xabi Bandini izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Testua: Kooltur Ekintza / Bideoa: Xabi Bandini
Xabi Bandinik, Kerobia taldeko abeslari eta konposatzaile izandakoak bere ibilbide propioa egiten dihardu aspaldian.
Ibilbide propio honetan kaleratutako ‘Biba!’ izeneko bigarren lan luzea aurkezten dabil orain, energiaz beteriko elektro-pop zuzena, 90eko hamardako rocka ere batzen duena.
Sintetizadore, teklatu, bateria eta gitarraz lagunduta, oraingoan ere, maitasun eta itxaropenez betetako eresi txikiak idatzi ditu, berak berezko duen performancer eta frontman sen handi horrek lagunduta.