Willis Drummond taldea Amaia antzokian izango da ekainaren 3an Koolturren eskutik

0
335

Bihar eguerdian Habi & Etxekalte taldeak igoko dira eszenatokira Gaztetxean.

Ezohiko denboraldi hau borobildu eta kooltur eskaintza ahalik eta aforo handienera heltzeko, Willis Drummond taldea ekarriko du Arrasateko Amaia Udal Antzokira ekainaren 3an, arratsaldeko 19:00etan.

Sarrerak 10 eurotan eskuratu ahal dira Amaia Antzokiko Interneteko plataforman.

Habi & Etxekalte

Bihar berriz, eguerdiko 13:00etan Habi & Etxekalte taldeek kontzertua eskainiko dute. Elkarrekin egingo dute emanaldia,  eta talde bakarraren iraupena izango du.
Aforoak mugatuak izango dira, jakina, eta oraingoan sarrerak aurretik erreserbatu ahal izango dira.

Horretarako  kooltursarrerak@gmail.com helbidera idatzi beharko da e-mailaren gaian taldearen izena zehaztuta eta izen-abizenak idatzita.Eskatzaile bakoitzak gehienez 3 sarrera eskuratu ahal izango ditu.

Jarraitu deigun kultura babesten!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen