Aurretik ere esan dugun bezala, garrantzitsua da krisi garaietan termino politikoetan hitz egitea, politikak ematen dio forma krisiari eta. Izan ere, politika da mundua ulertzeko erabiltzen ditugun ideien multzoa ere. Politika dira krisi honen irtenbidetzat hartu diren zein hartu ez diren erabakiak. Hala ere, imajinario kolektiboan, oro har iristen zaigun politikaren ideia kapitalismora mugatutako logikaren baitan planteatuatutako politika da eta politika kapitalistez harago ezer gutxi imajina dezakegu gaur egun. Hain zuzen ere, horixe da bizi garen sistema kapitalistaren garaipen handienetako bat: jendartearen imajinazioa eta pentsamendu kritikorako gaitasuna suntsitzea, sinetsaraziz bizi garen sistema perfektua edo, gutxienez, alternatibarik gabekoa dela.
Testuinguru honetan, Covid-19aren pandemiak sorturiko krisi egoera kapitalismoaren baitan kudeatzen ari gara, noski; eta horren ondorioz are gehiago handitzen dira poliziaren gehiegikeriak, militarizazioa, diskurtso nazionalista zentralistak, kaleratzeak nahiz murrizketak, kapitala mantentzeko helburuz… Horren aurrean indar politiko instituzionalak, sitemaren muga ideologikoetatik irteteko zailtasunak direla eta, kudeaketaren eztabaidan murgildu ohi dira, izan ere, sistemaren ideologizazio zanpatzaileak ezarritako kategorien barruan bizi gara egunerokoan gu geu, eta are gehiago estatu burgesaren mekanismoak kudeatzen dituzten instituzioak. Guk saiakera egin nahi genuke errealitate hori bistaratzeko ere, ikuspegi globalago baten beharra aldarrikatuz, sistema kapitalista osoaren krisialdia azpimarratuz, eta alternatiba sozialista hauspotuz, naturaren, lehengaien, iraunkortasunaren justizia sozialaren eta Euskal Herriaren etorkizunaren berme bakar gisa.
Aste hauetan zehar, etxean konfinaturik, inoiz baino ahulago sentitzen gara, kalera irtetea bera errepresioaren jomugan jartzea bilakatu da eta gure segurtasun ekonomiko oinarrizkoenak ere kolokan geratu dira. Hori aprobetxatuta, komunikabideak, alienazio kanpaina metodiko indartsua ari dira egiten, eta hortik kanpo kokatzen diren mezuak zabaltzen ahalegindu behar gara, formaziorako aukera gisa aprobetxatuz guk ere aste hauek, gure baliabide urriekin komunikabide handien paper propagandistikoa apur bat orekatuz.
Etsaiaren estrategian, shocka baliatuta, lehen pausua da ideien gudako hegemonia esplotatzea; jendartearen konplizitatea irabaziz, ondoren gainerako zapalkuntzak errazago aplikatzeko. Horrela, abagune honetan, sakondu egin daitezke 2008ko krisialdiaren ostean sortutako erreforma laborala, indar politikoen eskuinerako birajea, hezkuntzaren zentralizazioa, pentsioen izozketak…
Horregatik, sozialdemokraziaren epe laburreko kudeaketak eta neurri ezeberdinen inguruko eztabaida eta protesta puntualetatik urrunago joan behar da gure ikuspegi politikoa. Itsukeria idealistetan galdu barik, baina mundua kudeaketa horietan amaitzen ez dela argi izanda.
Pentsamendu kritikoaren bitartez, burgesia handiaren mesedetan modatutako “Estatua”, “segurtasuna”, “ekonomia”, “askatasuna”, “merkatu librea”, “demokrazia”… bezalako ideiak, gure sistema kapitalista liberalaren oinarri direnak, deseraiki eta berraztertzeari oso garrantzitsu deritzogu. Horretarako, pentsamenduaren ohiko mugetatik askatzeko, marxismoaren klasiko batzuk irakurtzeko linkak eskaintzen dizkizuegu jarraian, serie, pelikula eta sare sozialen betekada ere arintzeko balio dezaketenak, gainera!
Hurrengo argitalpenean gehiago eskainiko ditugu, eta eskertuko genuke iruzkinetan ere gehiago ipintzen badituzue.
MARXISMOAN FORMATZEKO BIDEOAK
https://www.youtube.com/user/escuelacuadros
ARTIKULU INTERESGARRIAK DAUZKATEN WEBGUNEAK, EUSKARAZ ETA GAZTELANIAZ
https://borrokagaraia.wordpress.com/
https://www.argia.eus/plaza/hauspoa
…ETA AMAITZEKO, KLASIKO BAT, MANIFESTU KOMUNISTA, EUSKARAZ.
http://teketen.com/liburutegia/Manifestu_Komunista-Marx_Engels.pdf
Jaikikuok, haixe erroten kontra oldartzen zarien On Kixote ta Santxo Panza kudrila bat emuten dozue. Etxuat konpreniduten zela etzareien kantzau be eitten, horrenbeste soflama ta peroratagaz.
XIX. mendeko idatziak XXI. mendeko arazuak konpoduiteko… Patetikoa!
Patetikoa da ezagutzari patetikoa deitzea
Ezautu bai baña jakin jakin… Eztakit Jaikikuen konbittiek egogixenak ete dien oin pasetan danaz jabeketako. Igual ebanjelixuekin hobeto, mendiko sermoiagaz eta holakuekin
Beno ba zuk proposatzen duzun ebanjelioa ere gehitu dezakegu eta ikuspegi zabalagoa izan. Hori bada zure ustez egokia.
Irakur zaletasuna ez da batzuen gustokoa. Batzuek nahigo duzue burgerKing politika eta ideologiak; publizitateaz engainatu eta merke dagoelakoan asko saldu. Engainuaz saldu, saldu eta saldu. Batzuk aberatsagoak eta besteak pobreagoak bihurtuz.
Batzuk iritzi kritikoari beldurra diozue, beldurra jendeak bere kabuz pentsatzeari eta gezurrari egiaz erantzuteari. Irakurtzea beti da gomendagarria, gustoko ez dituzunak irakurtzeko bada ere.
Irakurriz, hausnartuz eta iritzi kritikoa sortuz parean duzuna ikusteko aukerak zabaltzen hasi daitezke.
anBURGESA mentala, Arrasatera orain dela urte batzuk iritsi zela burgerkin politika egiteko era, gure kasuan, hobe esanda, BurgerQueen.
Bueno gure Udaletxiari seguraski ez dotzala ingo grazia asko WEB orri honeik , ze erakutsi dabe euren posturia pentsamendu kritikoekin kartelak eta pankartak kentzen ta kentzen. Bueno baiña Maria egoteko lasai, badauko bere Hirigintza kontzejala hemen Burger nickarekin euren posturak defendatzen.
Burger King mondrako proletarioen arazo nauxia? Ja ja ja
Patetikua!
Ay Ay Hamburgesito zuk egon biharrian hemen gerria montetan eta patetiko deitzen ez daukonak zure iritzi berdiña , segatxik ez dozu zure lana hobiau itxen. Ah hurrenguan multinick bat erabiltzen badozu , jarri zaitxez Ibontxu.