Webgune berria martxan jarri du Arizmendi Ikastolak

0
491

Irudia eta beheko testua: Arizmendi Ikastola.

Arizmendi Ikastolak pasa den astean argitaratu zuen web orri berria. Diseinu guztiz eraberritua izateaz gain, egungo behar komunikatiboei erantzun hobeago bat emateko helburuarekin diseinatu dute; informazioa eskuragarriago eta berriak guneka sailkatuta izatea dira berrikuntza nabarmenenak.

Web orria bizia izango da, uneoro elikatuko baita Ikastolako bizitza erakusten duten albisteez. Denbora batez garapen prozesuan jarraituko duen web gunea izanik, epe ertainean bideoak, podcastak, bisita birtuala eta funtzio gehigarriak txertatzea aurreikusten dute Arizmendikoek.

Web gunea bisitatzeko, sartu www.arizmendi.eus-en!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen