Udako jaialdiari ekiteko, zapatu honetan blues, rhythm and blues eta boogie woogie doinuak izango dira Herriko plazan. Gainera, Arrasate Blues poloen zozketa eta garagardoaren aurkezpena egingo da. Ondoren, Isilpeko Kontzertua Otaloran.
Argazkia: J.A. Ribas Studio.
Azken urteotan, Wax & Boogie, bluesaren, rhythm and bluesaren eta boogie woogie-aren panoraman formatu onenetako eta baloratuenetako bat bihurtu da.
Ster Waxek eta David Giorcellik musika beltzaren hizkuntzaren ezagutza zabala, aberatsa eta askotarikoa dute, eta gutxik bezala jakin dute Afroamerikako herriaren musika tradizionalaren benetako espiritua bereganatzen.
2016an Wax & Boogie Rhythm Combo hautatu zuten Torrita di Sienako (Italia) European Blues Challengean Espainia ordezkatzeko. 2019an, Wax & Boogie feat Drew Davies 2. talde onena bezala hautatu zuten Asconako (Suitza) Nazioarteko Jazzaldian.
Zapatu honetan, ekainaren 11n, Arrasateko Herriko plazan kontzertua emango du, arratsaldeko 19:00etan, 100 poloen zozketarekin eta Arrasate Blues garagardoaren aurkezpenarekin batera.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
Hortaz gain, egun berean, beste musika-emanaldi bat izango da, Isilpeko Kontzertua, arratsaldeko 20:30ean, Otalora Lizentziadunan.




