Voxekoen ekitaldia bukatu da

1
9297

Voxeko jarraitzaileak, Santiago Abascalekin, faxistek eraildako 124 arrasatearren eta debagoiendarren monolitoaren ingurura etorri dira. Denera, estatu kolpearen eta gerraren ondoriozko 664 arrasatear eta debagoiendar hil zituzten. Voxen ekitaldirako Ertzaintzak dispositibo bat gauzatu du. Horren guztiorren aurrean, arrasatear ugari Zerkaostetan batu dira, faxismoaren aurka.

Abascalek hainbat hedabideri esan die ETAren “biktimekin gaudela”, eta espainiar Gobernuko presidenteak “traizioa” egin duela. Gaur egun Sánchez presidente da “ETAren botoei esker”.

Ekitaldiak iraun bitartean faxistak antifaxisten aurka aritu dira, Ertzaintza tartean zela, eta horren ostean autobusetan sartu eta alde egin dute.

Albistea osatzen gabiltza

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen