Vox-en helegitearen osteko epaia salatu du Plenoaren gehiengoak

0
439

Euskararen normalizazioaren aurkako epaiaren aurrean, Arrasateko EH Bildu, EAJ-PNV eta Elkarrekin Arrasate udal-taldeek mozioa aurkeztu dute, baita onartu ere. PSEk aurka bozkatu du, hauxe da mozioaren edukia:

“Euskararen erabileraren kontrako epaiari buruzko mozioa:

Arrasateko EH Bilduk, Elkarrekin Arrasatek eta EAJk, hurrengoa adostu dugu. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak eman berri duen epaia dela eta. Epai horrek 179/2019 Dekretuaren zati bat baliogabetu du, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legean (ETEL) aitortutako euskararen erabailera instituzionala eta administratiboa garatzeko. Ondorioz, hau adierazten dugu:

1.- Konstituzio Auzitegiaren epaian egin bezala, 3 taldeek berresten dugu ETELen defentsa, udal-autonomiaren eta toki-erakundeen eskumenen bermatzaile gisa, zehazki, euskararen esparruan. Legea ezinbestekoa da euskal udalek euskararekiko duten konpromisoa eta euskal udalerrietan euskararen erabileraren sustapena gauzatzeko, herritarrekin duten hurbiltasunetik abiatuta.

2.- Uste dugu epai berri hori toki-autonomiaren aurkakoa dela, eta hizkuntza-arloko udal-eskumenen garapen osoa mugatzen duela.

Bereziki larritzat jotzen dugu, euskara erabilera normal eta orokorreko zerbitzu- eta lan-hizkuntza dela aintzat jotzen duten dekretuaren artikuluak baliogabetza. Funtsezko beste artikulu batzuk ere duseztatzen dira, hala nola, kontratazio publikoan euskara baloratzeko aukera ematen dutenak edo udal-jarduerak euskaraz egin ahal izateko hizkuntza-plangintza ahalbidetzen dutenak. Alderdi horiek eta beste batzuk funtsezkoak dira herritarrek bere hurbileko administrazioarekin harremanetan jartzeko hizkuntza ofiziala aukeratzeko duten eskubidea bermatzeko.

3.- Udalek hizkuntza ofizialak ahoz eta idatziz erabiltzeko irizpideak ezin ezartzea, ez barneko ezta kanpoko mailan ere, oztopo da toki-erakundeen funtzionamenduan eta, are kezkagarriagoa, euskal herritarrei ematen dizkieten zerbitzuetan euskararen erabilera normalizatzeko. Kaltetuenak euskara gehien erabiltzen den eta ohiko hizkuntza den udalerrietako herritarrak dira.

4.- Adostasun politiko eta instituzionalak eta euskal gizartearen elkarlanak, euskal hiztunen komunitatearen bultzada borondateagatik, euskararen bizitasuna indartzea ahalbidetu du gure herri eta hirietan. 3 alderdiok egungo egoera balioan jartzen dugu, estatuan eta Europan hizkuntza koofizialen erabilera errazteko urratsak egiten ari baitira, eta, hori horrela, guztion artean eraikitzen joan den legeriaren bidez, hizkuntza-eskubideen garapenean aurrera egiten jarraitzeko erronka eta aukera baita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen