Argazkia: EAB.
Bi aste igaro dira Arrasateko osoko bilkuratik baina azalpen batzuk kaleratzea erabaki dugu. Maria Ubarretxena Arrasateko alkate andereak osoko bilkura ostean egin zituen adierazpenak oso larriak direla baloratu ondoren prentsa ohar hau idaztea erabaki dugu:
Vox alderdiaren mozioaren harira Maria Ubarretxena alkate anderearen hitzak hurrengoak izan ziren:
“Oposizioaren aldetik ez dela aurreko oposizio berdina, ez dotziela mahairi geneukan errespetua eta azken finean egiten ari direna da mahai horretako paktuak apurtu.. eta esan behar dotzuet guk oso tristetuta gauzela ez dugulako ikusten benetan ahaleginak bat hori mantentzeko”
1- Alkate andereari eskatzen diogu akusazio larri eta faltsu hau publikoki erretiratu dezala. EAJ-PSOE alderdiak aurreko legealdian 2018ko ekainaren 27an bizikidetzarekin lotura zuzena zuen mozio bat osoko bilkurara eraman zuen eta legealdi honetan ere beste mozio bat 2020ko ekainaren 2an.
2- Vox ez dago gure elkarbizitza eraikitzeko agendan eta ondorioz auzi hau erabiltzea gure mozioan abstentzioa justifikatzeko ez da zilegia. Ez erabili bizikidetza batzordea zuen interes partidistarako.
Bertan gauden alderdi guztiek joko arau berdinak izatea erabaki genuen hasieratik.
3- Urrian izandako osoko bilkuran mozioa aurkeztea izan da gobernuak utzi digun aukera bakarra Abascalen gorroto diskurtsoa gaitzesteko.
Ez dute akordioa landu nahi izan
4- Mozioa bozeramaile batzordean aurkeztu genuenean Alkate anderea gure ekimena zentsuratzen saiatu zen. Arrasateko Udaletxean dihardugunetik ezagutzen ez genuen jarrera autoritarioa jaso genuen, legea erabiliz (Udal Araudi Organikoaren 43. artikulua) gai zerrendatik guk aurkeztutako mozioa ezabatuz. Politika egiteko gaitasun faltaren aurrean, oposizioaren ekimena ixilaraztea da udal gobernu honen estrategia. Are larriago Arrasaten faxisten presentzia baimendu ostean hauen gorroto politikak gaitzetsi nahi direnean.
Eva Abuin Bideburu, Elkarrekin Arrasateko zinegotzia