Virginia Imazek ‘Clown eta emozioak’ kurtsoa emango du, Dokek antolatuta

0
356

Wikipediak azaltzen duenez, Virginia Imaz Quijera (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko apirilaren 27a) pailazo profesionala da; Jose Carmelo Muñozekin batera, Oihulari Klown taldearen sortzailea. Antzerki zuzendari eta ipuin kontalari lanetan ere aritzen da.

Kartela: Doke Antzerki Taldea.

Bere ibilbidetik azpimarragarria da adibidez 1998ko ekainetik 2000ko abendura Quebec nazioko Cirque du Soleil taldearen ‘La Nouba’ ikuskizunean aritu zela, pertsona komiko gisa kanadar estatuan eta Amerikako Estatu Batuetan barrena.

Nabarmentzekoa da ere 2017an Emakunde Saria jaso zuela “kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazo bezala duen ibilbide luze eta ausartarengatik, eta emakume eta gizonen berdintasun eza ikustarazteko egindako lanarengatik”.

Arrasaten bere ezagutzak partekatuko ditu, Doke Antzerki Taldeak antolatuta, otsailaren 18, 19 eta 20an. Izena emateko telefonoa: 665 11 85 72 / emaila: dokeikastaroak@gmail.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen