Villa Amparo ondoan ur-parkea egingo da, ‘Ekobulebar’ delakoan

4
3655

Parkeak bi gune izango ditu: “bat haurrei zuzendua, ur zirkuitu batekin, eta bigarrena gaztetxoentzat, 18 ur-jolas baino gehiagorekin”. Udalaren helburua da “2021eko ekainerako” martxan egotea ur-parke berria.

Hasi dira ‘Ekobulebar’a egiteko obrak. Villa Amparo eraikinaren inguruko lanak aurreko astean hasi ziren, lan topografikoekin.

Udalak iragarri duenez bertan ur parke berri bat eraikiko da, “Santa Barbarako parkeak izandako arrakastari jarraiki, ibaiaren alboan”.

Eremuaren antolaketa lanak burutzen dihardute langileek: edukiontzi guneen aldaketak, zoladuraren markaketa… Zuhaitz ugari moztu dira, “proiektuak landarediaren berrantolaketa bat” ezartzen baitu, “haur eta gaztetxoen segurtasuna” bermatze aldera.

Parkeak bi gune izango ditu: “bat haurrei zuzendua, ur zirkuitu batekin, eta bigarrena gaztetxoentzat, 18 ur-jolas baino gehiagorekin”. Udalaren helburua da “2021eko ekainerako” martxan egotea ur-parke berria.

Arrasateko Udalak udalerriko hirigintza proiektuekin aurrera darrai horrela bi helburu nagusi oinarri: “etorkizuneko Arrasate eraiki, garapena, iraunkortasuna eta eraldaketa ekologikoa oinarri, eta tokiko enpleguaren sustapena Covid-19ak eragindako pandemiaren aurrean”. Lanak fase ezberdinetan gauzatuko dira:

  • Maitzaren 1 plaza eta Maalako biribilgunea lotuko dituen bidegorriak jarraipena izango du.
  • Garibaiko bus geltokiari itxura berri bat emango zaio, motorrentzako eta bizikletentzako aparkalekuak eta TAXIen geralekua ere berregokituz.
  • Biterri eta Maalako biribilgune arteko zatia oinezkoentzat eta bidegorriarentzat bakarrik utziko da (motordun ibilgailuek ezingo dute hortik igaro).
  • San Joan Taldearen berrurbanizazioari dagokion zatia “bizilagunekin urriaren 20an egindako bileraren arabera egin beharreko aldaketak burutu ostean gauzatuko da. Bizilagunekin adostu da arkua ez botatzea eta urbanizazioaren saneamendua berritzea”.

ConstruccionesMoyua S.L. enpresak burutuko ditu lanak. Aurrekontua 1.729.079,97 eurokoa da, BEZ gabe. Gauzatzeko epea 16 hilabetekoa da.

4 IRUZKIN

  1. Nada nuevo bajo el sol : Transparencia , Comunicación y Diálogo . Tres factores clave que una vez más , desde 2007, han brillado por su ausencia en esta actuación del ayuntamiento . Todo ello bajo la excusa de un Arrasaste ecológico y sostenible.
    ¿Debemos entender que eliminar por completo una de las pocas zonas verdes en el centro del municipio, para construir parques con juegos del agua es ecológico? ¿Es ese el uso eficiente y responsable que queremos del agua? La zona arbolada de Villamparo, además de proporcionar un espacio verde donde acudir con nuestros hijos, con nuestros mayores ( a los que confinamos en residencias, y habilitamos, cual gallinero, un espacio donde airearse ), constituía una pantalla acústica contra el ruido a las viviendas de la zona .
    Ampararse en la crisis del COVID19 para buscar nuevos espacios públicos, justificando así estas y otras actuaciones, cuando menos es necio, y ante todo triste. Hemos convertido la arteria principal de Arrasate, en un desierto de hormigón. ¿Realmente era necesario talar la práctica totalidad de los árboles para hacer un parque con juegos de agua junto al río?
    “El pobre sabio y el rey necio: más vale muchacho pobre y sabio, que rey viejo y necio incapaz de aceptar consejos” .

    • Goiko komentarioaren tradukzioa:

      “Ezer berririk ez: Gardentasuna, Komunikazioa eta Elkarrizketa. Hiru faktore gako dira baina beste behin, 2007tik, ez dira existitu udalaren jardueran. Hori guztia Arrasateko ekologiko eta iraunkorraren aitzakiapean. Ulergarria da udalerriaren erdialdeko gune berde apurretako bat erabat kentzea, jolas-parke bat egiteko, ekologikoa dela? Hori al da nahi dugun uraren erabilera efiziente eta arduratsua? Villa Amparoko zuhaitzak, gu haurrekin eta adinekoekin egoteko zona bat izateaz gain (egoitzetan konfinatzen ditugunak, eta airea har dezaten, oilotegi baten antzeko gune batean ixten ditugunak) pantaila akustiko bat da Villa Amparo inguruko etxebizitzentzat”.
      “COVID-19aren krisia aitzakiatzat erabiltzea, espazio publiko berriak lortzeko, holako jarduerak justifikatuz, leloa da eta tristea batez ere. Arrasateko bide nagusiena hormigoizko basamortu bihurtu dugu. Benetan beharrezkoa zen zuhaitz ia guztiak moztea, erreka ondoan ur-parke bat egiteko?”.

  2. EKO bulebarra. Bai jauna. Amazoniako oihanean egiten ari diren sarraskia bezalaxe, oso ekologikoa… Galdetu diote bizilagunei?

    Ur parke honek mapfreko eraikin osoa inguratzen du ala? Zein da udaletxearen benetako asmoa? Eko hitz magikoa eraibili eta lixto….!!!! Grupo san joaneko arkuarekin egin zuten galdeketa ba, honetarako zergatik ez? ez dira ba oso ongi hasi udaketxekoak ba, zerbait inposatzeko asmoa al dute? Susmo hori daukat. Ikusiko dugu. Bitartean, gogoratu: EKO EKO EKO….

  3. Lehengo lepotik burua, nagusikeria berri bat.
    Dena den, azkar egin dute erreakzioak saihesteko. Beste gai batzuetarako, gure atariak udal-bandoekin betetzen dituzte, honek ez du merezi. Gure politikarien inkonpetentziaren beste erakustaldi bat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen