Beheko testua: Ander Etxebarria.
Vilanova i la Geltrú hirian (Katalunia), abuztu hasieran, jai nagusiak (Festa Major) ospatzen dituzte. Aurten, covid garaian oraindik, ekitaldi gutxi batzuk soilik antolatu dituzte; horien artean, su artifizialak. Hala ere, jendea ez pilatzeko, ez zuten jakitera eman nondik bota behar zituzten. Hori horrela, perspektiba ona izateko, hiritik urrundu nintzen; ia 5 kilometrotara dagoen mendi batera igo nintzen (Montgrós) eta handik atera nituen argazkiak.
“Palmera”ren azpian dagoena hiriko eliza nagusia da.