Victoriano Fuentesen aurkako “irain kanpaina” gaitzetsi du PSEk

1
852

Argazkia: PSE artxibokoa.

PSEk jakitera eman duenez, Arrasateko kaleetan zinegotzia ageri den “pegatinak agertu” dira, eta pegatinen gainean hitz hauek:

“Censuritas, “mozalik ez” eta “PSOE lotu cespaloak”. Jakina denez, Cespa enpresak Arrasateko kale-garbiketa egiten du.

Arrasateko PSE-EEk elkartasuna adierazi dio Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotzi eta udal-taldearen bozeramaileari.

Halaber, eskerrak eman dizkio “Arrasateko irudia, garbitasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko lanean Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako departamentuan egiten ari den kudeaketagatik. Are gehiago, Arrasatez harro senti gaitezen lan egiten du”.

Bere alderditik adieazi dutenez, “bere erronka pintadak eta kartelak kentzea da, herriko arazo bihurtu baita, fatxadak zikindu eta hondatzen dituztelako”. Gainera, “ondare historiko eta kulturala babestearen garrantzia aldarrikatu du, ez galtzeko eta babesteko”.

Fuentesek, Arrasateko plazak eta kaleak “garbitzeaz gain”, udal-araudia “betearaztea ere du helburu”. Espazio publikoa “garbi eta zainduta egon dadin lan egiten du”, beti beharrezkoa baita, “baina pandemia batean ukaezina da”.

Azkenik, PSEk bere bozeramailearen aurkako “irain kanpaina onartezina” dela salatu du. “Antidemokratikotzat” jo ditu “iraindu eta seinalatu” nahi dituzten jarrera horiek.

Bestalde, portaera horiek “iraganeko egokiagoak dira”, eta Arrasateko kaleak “degradatu eta zikindu nahi” dituzten batzuen “intolerantziaren erakusgarri” dira.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen